BALADAK
Lizardi institutuko DBH4A ikasleak, euskerako klaseetan, balada zer den, bere ezaugarriak, sailkapena,... ikasten aritu gara talde txikitan. Garaiari buruz ikasteko, eskemak egin eta aztertu ditugu. Ondorengo paragrafoetan, azaldu egingo dut ikasi dudana.
Balada Proventzerazko “Ballade” hitzetik dator, dantzatu esan nahi duena. Hauek kantu narratibo laburrak dira, izaera narratiboa dutenak eta Erdi aroan trobadoreek erabiltzen zituztenak kanturako eta dantzarako, ondoren, errezitatzeko. Baladak, Euskal herrian ere erromantze deitzen zirenak, hastapenean gai erlijiosoei buruz kontatzen zituzten istorioak, gehienetan gogorrak, eta gero, amodiozkoak izaten hasi ziren. Kontakizun hauetan, azal-azaleko deskribapenak ematen dira, horregatik, pertsonaiak, egiten dituzten ekintzengatik eta esaten dutenagatik jakiten ugu nolakoak diren. Hainbat ezaugarri dituzte; ekintzen logika eta denboraren araberako bilakaera, ekintzak sekuentziatan banatuta egoten dira eta pertsonaien arteko harremana aldatu egiten dira istorioan zehar.
Zehazki finkaturiko forma dute. 3 neurtitz edo lerrokoak izaten dira, horiek lelo batez bukaturik eta gehienetan isometrikoak. Hala ere badaude beste forma batzuk.
Hiru eredu daude, gaiarengatik sailkatzen direnak:
Baladek zenbait ezaugarri erabiltzen zituzten kontakizun horiek errazago gogoratzeko, nahiz eta orain, ahozko transmisioa murriztu egin den komunikabideengatik, literatura idatziagatik eta bizimoduagatik. Hauek dira, lehen aipatutako ezaugarriak:
Hau da baladei buruz ikasi dugun guztia.

- Eredu epikoa, XV eta XVII. mendekoa zen. Honek, hainbat gai erabiltzen zituen; Erdi Aroaren gudak, banderizoak, jauntxoen bizi giroa eta ekintzak. Honen adibide da Bereterretxeren Kanthoria.
- Eredu epiko-lirikoa, XVII.mendekoa zen eta maitasuna eta guduak zituen gaitzat. Ez ziren garaiko kronikatzat hartzen, zehaztasun gutxikoak baitziren.
- Eredu lirikoa, XVII. mendekoa, gai bakarra amodioa zuen. Gaiak sinboloen bitartez adierazten ziren eta elkarrizketa moduan zeden idatzita.
Baladek zenbait ezaugarri erabiltzen zituzten kontakizun horiek errazago gogoratzeko, nahiz eta orain, ahozko transmisioa murriztu egin den komunikabideengatik, literatura idatziagatik eta bizimoduagatik. Hauek dira, lehen aipatutako ezaugarriak:
- Errepikapena: ezaugarri erabiliena da eta entzulearen arreta pizteko eta indarra emateko erabiltzen da hitzen errepikapena.
- Paralelismoa, ideia bat era xeheago batean errepikatzean datza.
- Elkarrizketa: unerik dramatikoenetan erabiltzen da, pertsonaien arteko solasaldia.
- Metrika eta errima.
- Errima: entzuten duenarentzat atseginagoa egiten du. Bihotzik, gezurrik, minik,..